Aurkezpena
Maipúko Udalak (Txile) hartu zuen Hiria eta Baloreak Foroaren VI. edizioa 2011ko uztailaren 14an. Foroa Maipuko Udaleko Alkatetzak, Centro Democracia y Comunidad-ek eta Bilbao Metropoli-30 Elkarteak antolatu zuten, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, Txilen Euskadiko Ordezkaritzaren bidez.
Foroa tokiko garapenean eta garapen metropolitarrean lan egiten duten kargu publiko eta pribatuei dago zuzenduta, bai eta lurralde eta inguru ekonomiko eta sozialeko zuzendari eta kudeatzaileei ere. Modu horretan, agente publiko eta pribatuak kontzientziatu nahi dira; izan ere, hiriaren garapena baloreen aurrerapenean eta beharrezko portaeren aldaketetan oinarritu behar da, bai eta azpiegituren eta zerbitzuen funtsezko hobekuntzetan ere.

Hiria eta Baloreak Foroa 2006an abiatu zuen Elkarteak, Bilbon. Helburua hiriaren garapenerako balioen estrategia sendotzea da, eta Latinoamerikako hainbat hiritan ezarri da. 2007an Valparaíson egin zen (Txile), 2008an Cuernavacan (Mexiko), 2009an Bogotan (Kolonbia) eta 2010ean Mirafloresen (Peru).
Maipún (Txile) egin zen 2011ko edizioak emakumea eta emakumeak hiriarekin duen harremana izan zituen aztergai; izan ere, espazio horren hiri, gizarte, ekonomia eta eskubideen arloko dimentsioan sakondu zen. Foroari esker, zenbait gai jorratu ahal izan ziren, besteak beste, indarkeria, segurtasuna, lidergoa eta parte-hartzea, ekintzailetza, familia eta erkidegoa; eta hori guztia, enpresa eta erakunde mailako tokiko hizlarien eta Bilbao Metropoli-30 elkartearekin lotutako erakundeetako ordezkarien eskutik, hala nola, Bilboko Udala, Idom, Mapfre, BBVA eta Eutokia.
Hiria eta Baloreak Foroaren helburua
Hiriaren Garapenerako Baloreen Foroari sarrera
Hiria eta Baloreak Foroa Internet sarean
VI. Hiria eta Baloreak Foroaren liburuxka

