Aurkezpena 2009
Hiria eta Baloreak foroa Bogotako Udalak eta Elkarteak antolatu dute elkarrekin, eta 2009ko irailak 29 egin zen Kolonbiako hiriburuan. Konfiantza izan zen lelo nagusia, eta balio hori honako agenteekin batera aztertu zen: instituzioak, segurtasuna, garapen ekonomikoa eta gizarte garapena. Bogotako foroaren barruan, Hiria eta Baloreak Sare Euskal-Amerikarra sortu zen hirien garapena susta-tzeko nahiz foroak, mintegiak, ikastaroak eta gogoeta estrategikoak antolatzeko. Era berean, tresna baliagarria izango da egiten diren foroetan bildutako esperientziak eta ondorioak uztartzeko.
Foroa tokiko garapenean eta garapen metropolitarrean lan egiten duten kargu publiko eta pribatuei dago zuzenduta, bai eta lurralde eta inguru ekonomiko eta sozialeko zuzendari eta kudeatzaileei ere. Modu horretan, agente publiko eta pribatuak kontzientziatu nahi dira; izan ere, hiriaren garapena baloreen aurrerapenean eta beharrezko portaeren aldaketetan oinarritu behar da, bai eta azpiegituren eta zerbitzuen funtsezko hobekuntzetan ere. Bogotan etorkizuneko garapenerako funtsezkoak diren zenbait gako identifikatu eta aztertuko dira (beste hiri batzuetarako ere balioko dute), argi izanik zein den hiriaren historia eta errealitatea eta azpiegituren garapen-prozesuarekin izan beharreko sinergiak.
Foroan Bogotako eta Latinoamerikako beste hiri batzuetako gizarte eta enpresa sareko ordezkariek parte hartu zuten, bai eta Euskadiko zenbait erakundek ere, Idomek eta Senerrek, besteak beste.