WordPress database error: [Expression #1 of ORDER BY clause is not in GROUP BY clause and contains nonaggregated column 'cityandv_wordpress.wp_posts.post_date' which is not functionally dependent on columns in GROUP BY clause; this is incompatible with sql_mode=only_full_group_by]
SELECT DISTINCT YEAR(post_date) AS `year`, MONTH(post_date) AS `month`, count(ID) as posts FROM wp_posts WHERE post_date < '2026-04-05 17:33:23' AND post_date != '0000-00-00 00:00:00' AND post_status = 'publish' GROUP BY YEAR(post_date), MONTH(post_date) ORDER BY post_date DESC

eu | es | en

Aurkezpena 2012

Hiria eta Baloreak VII. Foroa 2012ko maiatzaren 29an izan zen Méridan, Mexikon.

Mesa inaugural del VII Foro Ciudad y Valores

Meridaren alkatea, Alvaro Omar Lara Pacheco, Yucatángo estatuaren gobernadorea, Ivonne Ortega Pacheco, eta Bilbao Metropoli-30 elkartearen zuzendari orokorra, Alfonso Martinez Cearra

Elkarteak sortu zeneko helburuak ditu ezarrita, eta, horien artean, Bilbao Metropolitarraren barneko eta kanpoko irudia hobetzea xede duen oro egitea dago, bai eta sektore publikoaren eta pribatuaren lankidetza sustatzea ere, Bilbao Metropolitarrari eragin dakiekeen interes komuneko arazoei irtenbide bateratuak erdiesteko. Horiek ardatz gisa hartuta, Elkarteak “Hiria eta Baloreak Foroa” abiarazi zuen 2006an, eta proiektuaren helburu nagusiak honakoak dira: batetik, egitasmoaren kide diren hirietan baloreen estrategia sendotzen laguntzea, Hiria garatze aldera, eta, bestetik, zenbait hiritan egindako lanekin jarraitzea eta horiek garatzea. Halaber, bestelako helburuen artean, hirien artean esperientzien eta ezagutzen trukea sustatzea dago.

Foroa tokiko garapenean eta garapen metropolitarrean lan egiten duten kargu publiko eta pribatuei dago zuzenduta, bai eta lurralde eta inguru ekonomiko eta sozialeko zuzendari eta kudeatzaileei ere. Modu horretan, agente publiko eta pribatuak kontzientziatu nahi dira; izan ere, hiriaren garapena baloreen aurrerapenean eta beharrezko portaeren aldaketetan oinarritu behar da, bai eta azpiegituren eta zerbitzuen funtsezko hobekuntzetan ere.

Hiria eta Baloreak Foroa 2006an Bilbon egin zen, 2007an Valparaíson egin zen (Txile), 2008an Cuernavacan (Mexiko), 2009an Bogotan (Kolonbia), 2010ean Mirafloresen (Peru) eta 2011ean Maipún (Txile).

VII. Hiri eta Baloreak Foroaren agitaraua

VII. Hiri eta Baloreak Foroaren argazkiak

Bilboko Alkatearen mezua VII. Hiria eta Baloreak - Mérida 2012 Foroari